}

Hondamendien mapa

2005/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munduko Bankuak hondamendi-arriskuen eta barne-produktu gordinaren araberako mapa bat egin du. Mapa horretan, sei hondamen agertzen dira: lehorteak, lurrikarak, sumendiak, uholdeak, zikloiak eta luiziak.
Eta, lurralde bakoitzean, egoera ekonomikoa kontuan hartuta, natur hondamendiek kalte handiak egiteko arriskua zenbaterainokoa den adierazi nahi izan da, ahal den heinean etorkizunean izan daitezkeen hondamendiei aurre hartzeko helburuarekin.