}

Hontzkumeak janari eske

2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Txorikume edo hegaztikumeek beren habiatan txioka zein baino zein aritzen direnean, helburua ez da elikatzen dituzten gurasoak erakartzea bakarrik. Suitzako Berna hiriburuko unibertsitatean diharduen Alexander Roulin zoologoak dioenez, kumeak gurasorik ez dagoenean ere aritzen dira txioka, goserik handiena zeinek duen eta lehenbizi zeinek jango duen erabakitzearren. Hontzaren habian, adibidez, kume batek isiltzeko joera izango du bere kideetakoren batek txio handiagoa egiten badu. Isilik geratutako kumeak horrela bere indarrak ez ditu alferrik galduko, baina kumaldiko kide gosetia gurasoak ase duenean, berriz ere txioka hasiko da bere txanda dela jakinaraztearren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia