}

Hozkailuak, energia-biltegi

2007/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hozkailuak, energia-biltegi
2007/04/01 | Elhuyar

Energia berriztagarrien iturriek gorabehera handiak izaten dituzte energia sortzeko orduan. Hornidura-sarean, berriz, fluxu elektrikoak iraunkorra izan behar du, eta erantzun egin behar du energia-eskariak gora egiten duen uneetan. Herbehereetako Zientzia Aplikatuaren Ikerketarako Erakundean, ikerketa-proiektu bat jarri dute martxan, energia berriztagarrien gorabeherak moteltzeko. Proposatu dute energia asko kontsumitzen duten edukiontzi frigorifiko handiak piztu eta itzaltzea energia berriztagarriaren iturriek sortzen duten energiaren eta erabiltzaileen energia-eskariaren gorabeheren arabera. Diotenez, horrela energia asko aurreztuko dute, inongo inbertsiorik egin gabe.

1
230
2007
4
009
Energia berriztagarriak; Ekologia; Ingurumena
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia