Hubble teleskopioa Martitzi begira
1997/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Joan den otsailean konpondu ondoren, espazioan dabilen Hubble teleskopioak bere begi berriak Martitz aldera bihurtu ditu eta sekulako arrakasta izan du. Martitz Lurrera hurbildu zenez gero egin zaizkion argazki onenak bidali ditu.
Argazkiak egin zituenean, martxoaren 10ean, Martitz Lurretik 100 milioi kilometrora zegoen. Martitzen ipar hemisferioa ia udako solstizioan zegoen. Poloko karbono (IV) oxidozko txapela beroarekin gas bihurtuta, ur izoztuzko txapel iraunkor txikiagoa ikusten da, inguruan hareazko dunez inguratuta.
Izotzezko txapelaren jarraipen gisa izotzezko hodeiak daude, erliebe ikaragarriei argi egiten dietelarik. Hubble teleskopioak emaitza bikainak lortu ditu, baina Nasa-ko injineruek konponketa gehiago egin beharko dute. Izan ere, infragorri-espektrometroko kamera bat gehiegi berotzen da eta oraingoz itsu dago.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia