Aqua satelitea: Lurreko ura zerutik
2002/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
NASA
NASAk beste satelite bat jarri du orbitan, Lurretik 705 km-ra.
Aqua du izena, eta bere eginkizuna izenarekin lotuta dago, noski. Hain zuzen, prezipitazioetan, lurruntzean, ozeanoen zirkulazioan eta hodeietan izandako aldaketen berri jasoko du, besteak beste. Horrek guztiak, 1999an martxan jarritako Terra sateliteak bildutako datuekin batera, Lurreko uraren zikloa ulertzen lagunduko du.
NASAren esanean, horrela hobeto ikusiko da klima-aldaketak ekosisteman duen eragina, eta, horren arabera, egoerak okerrera egin ez dezan neurri egokiak hartu ahal izango dira.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia