}

Iceberga

2002/10/21 Elhuyar Zientzia

Poloetatik gertu, itsasoan flotatzen duten erraldoi horiek ikusgarriak dira. Handienak Antartikan sortzen dira; kontinente horretan dagoen izotz-plataformatik puska bat askatzen denean, kilometroetako icebergak eratzen dira. 200 kilometrokoren bat ere ikusi izan da.

Baina ez da ur gainean ikusten dena icebergaren zati handiena. Jakina da: ur-azaletik gorako altuera baino hiru edo lau aldiz handiagoa izaten da zingoa, hau da, urpean dagoen zatiaren luzera. Iceberg altuenak 100 metrokoak izan daitezke; urpetik, beraz, 350 metroko sakonera duten izotz puskak dira horiek, gutxi gorabehera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia