}

Identifikazioa, ikerketaren giltza

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bakterioen informazio genetikoa sailkatzen duten "gene-txartelak" sortzeko ahaleginetan ari dira Georgiako Unibertsitateko zientzilariak eta agidanez, helburu horretatik nahikoa gertu daude.

Bakterio guztiak zehanasun osoz bereiztea lortuko balitz, zenbait gaixotasunen aurkako bidea errazagoa izango litzateke. Alabaina, bakterioak identifikatzea uste baino zailagoa da. Eragozpen horretaz oharturik, bakterioen informazio genetikoa sailkatzen duten "gene-txartelak" sortzeko ahaleginetan ari dira Georgiako Unibertsitateko zientzilariak eta agidanez, helburu horretatik nahikoa gertu daude. Bakterioen ezaugarri guztiak bereiztu ahal izateko, bere ingurunea manipulatu gabe ikertzeko modua lortu behar zuten zientzilariek. Polimeroak erabiliz, katea-erreakzioaz baliatzea da talde horrek hautatu duen bidea.

Bakterio bakoitza sistema horren bidez aztertuz, zeluletako geneak bereiztea eta ondorioz, informazio genetikoa kontrolatzea lortuko dela uste dute. lkerketa horien emaitzak makina bat zereginetan erabili ahal izango dira gerora. Besteak beste, zenbait kutsadura-prozesuen garapena ulertzeko bidea eskainiko du. Ulertzetik manipulatzera dagoen urratsa oso txikia denez, ikerketa-proiektu horren berri izan duten zientzilariak itxaropentsu azaldu dira. Geroak esango digu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia