}

Igelak eta klima-aldaketa

2004/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Animalia batzuk azkar egokitzen dira tenperatura-aldaketetara. Hori da, behintzat, Ipar Amerikako igel batzuen kasua.

Animalia batzuk azkar egokitzen dira tenperatura-aldaketetara. Hori da, behintzat, Ipar Amerikako igel batzuen kasua. Animalia horiek aztertu dituzte ekologo batzuek, azken 30 urteetako hango klima-aldaketak putzuetan eragin dituen aldakuntzak kezkaturik.

Hainbat putzutako zapaburuak hartu eta beroa nola jasaten zuten eta zein tenperatura nahiago zuten aztertu zuten ikertzaileek, baita tenperaturaren eta garapen-abiaduraren arteko harremana ere. Behaketa horien emaitzen arabera, igelak azkar moldatzen direla ondorioztatu dute ekologoek.

Ikertzaileen ustez, emaitza horrek erakusten du espezie batzuk ez direla horren sentikorrak klima-aldaketekiko, eta, beraz, espezie guztietan ez dela berdina horrelako aldaketen eragina. Hori dela eta, espezieen etorkizunari buruzko aurreikuspenak egiten direnean desberdintasun horiek kontuan hartu behar direla diote ikertzaileek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia