Gure arbaso berri zaharrena aurkeztu dute
2015/09/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Orain arte ezagutzen ez zen Homo generoko espezie bat aurkeztu dute gaur Wits Unibersitateko ikertzaileek. Homo naledi deitu diote. Hego Afrikan topatu dute; duela 3,7 milioi urte bizi zen, 1,5 m luze zen eta 45 kilo zituen, eta laranja baten neurriko garuna. Tresnak erabiltzeko eta distantzia luzeak ibiltzeko gai zela ondorioztatu dute. Hamabost banakoren hezurrak aurkitu dituzte, eta, ingurunearengatik, uste dute agian hilobiratuak izan zirela.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia