}

Ikasle gazteak eta ikertzaileak elkarlanean: gaixotasun zeliakoaren ikerketa kolaboratiboa

2022/10/11 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Benjamín de Tudela ikastetxeko DBHko ikasleak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) GLUTEN3S ikerketa taldearekin batera, gaixotasun zeliakoaren eta gluten gabeko dietaren inguruan ikertu zuten 2021-2022 ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka ekimenaren barruan.

ikasle-gazteak-eta-ikertzaileak-elkarlanean-gaixot

 

Ikasleek, unibertsitateko ikertzaileekin batera, modu aktibo-kolaboratiboan egin zuten lan. Taldeka antolatuta zeliakiaren edo glutenaren inguruko gai zehatz bat aukeratu zuten eta, metodo zientifikoa jarraituz, talde bakoitzak bere ikerketa proiektua garatu zuen GLUTEN3Sko kideen gidaritzapean.

Landutako gaiak ondorengoak izan ziren:

  1. Dieta orekatua
  2. Gaixotasun zeliakoaren sintomatologia
  3. Glutenaren kimika
  4. Gluten gabeko produktuak
  5. Elikagaien kutsadura gurutzatua
  6. Gluten gabeko dietaren nutrizio-oreka
  7. Gluten gabeko dietak eragiten dituen oztopo sozialak.

Taldeek euren artean erlazionatuta dauden lanak garatu zituzten, zenbaitetan talde batzuek besteen laguntza behar izan zutelarik. Gazteek aldi berean garatu zituzten elikadurarekin lotutako ezagutzak. Hortaz, proiektu bakoitzaren amaieran ikerketa-lanen komunikazioa egin zuten, ezagutza denon artean eraikitzeko eta berdinen arteko interdependentzia positiboa sustatzeko.

Mota honetako jarduera parte-hartzaileak oso interesgarriak dira: ikasleek zientzialarien papera hartzen dute, gai bat aztertzeko metodo zientifikoa aplikatzen dute eta, horrela, pentsamendu kritikoa garatzeko aukera dute.

Informazio gehiago ikusteko sakatu hemen.

Hemen GLUTEN3S ikerketa-taldeari eta bere lanari buruz informazio gehiago.

 

ILARGI proiektuak Euskal Herriko Unibertsitateko dirulaguntza eta partaidetza izan du 2022ko Unibertsitatea/Enpresa/Gizartea ikerketa-proiektuen baitan, eta Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdearen, FECYTen (Fundacion Española para la Ciencia y la Tecmología, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia