Ikerketa ez da baleak hiltzeko aitzakia
2002/02/08 Elhuyar Zientzia
Hil gabe baleak ikertzeko metodoa landu dute Australiako zientzialariek. Ikerketa baleen gorotzen analisian oinarritzen da, eta horren bidez datu garrantzitsuak lortzen dira: zertaz elikatzen diren, zein diren haien digestio-aparatuko bizkarroiak... Gainera, balea zehatz mehatz identifikatzeko, ADNaren azterketa egin daiteke.
Baleak ozeanoaren azaleratik hurbil libratzen dira eta ikertzaileek saretan biltzen dituzte gorotzak. Metodoa balea akabatuta egiten den azterketa baino merkeagoa eta sakonagoa da, eta, beraz, Nazioarteko Baleen Batzordean (IWC) aurkeztu dute. Bide batez, baleak babestea dute helburu. Izan ere, japoniarrek egiten duten balea-ehizaren helburuetako bat ikerketa omen da, eta aitzakia horrekin 500 bale baino gehiago hiltzen dituzte urtean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia