}

Ikusi eta eboluzionatu

2008/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikusi eta eboluzionatu
2008/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Inke van der Sluijs)

Espezie berriak garatzeko bide bat desberdin ikustea izan liteke, Suitzako Bern Unibertsitateko biologoek arrain afrikarrekin egindako lan baten arabera.

Afrikako Victoria lakuan ziklidoen familiako 500 bat espezie bizi dira. Leku berean familia bereko hainbeste espezie egotea ez da ulertzen erraza, eboluzioaren teorien arabera espezie berriak sortzeko modurik arruntena populazioak isolaturik gelditzea baita. Biologo suitzarren arabera, ikusmena izan daiteke gakoetako bat.

Azaleko uretan edo ur gardenetan, argi urdina da nagusi, eta Pundamilia generoko arrainak ere urdinak izan ohi dira. Sakonera handiagoetan, ordea, argi urdina galdu egiten da, eta gorria gelditzen da. Han, arrain gorriak dira nagusi. Bada, ikertzaileek ikusmena doitzen duen genearen aldaerak aztertu dituzte, eta ikusi dute ikusmena urdinerantz doitzen duten aldaera duten arrainak sakonera txikiagoan bizi direla, eta urdinak izaten direla, eta gorriarekin alderantziz. Gainera, urdinago ikusten duten arrain emeek nahiago dituzte ar urdinak, eta gorriago ikusten dutenek ar gorriak aukeratzen dituzte.

1
248
2008
12
019
Eboluzioa; Geologia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia