Ilargi gazia
1998/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Europa izenaz ezagutzen den Jupiterren ilargiko itsasoak gatza duela iragarri zuten zientzialariek duela egun batzuk.
NASA
Galileo espazio-ontzitik jasoriko datuek aditzera eman dutenez,Europako gainazalean dagoen pitzaduratik irteten den urak sulfato eta karbonato metakinak izango lituzke.
Bestalde, ilargiko zenbait gunetan, amonio arrastoak ere topatu dira eta honek nitrogenoa du.Europan inoiz bizitzarik izan bada behintzat, proteinak eratzeko derrigorrezko elementua izango zen nitrogenoa.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia