}

Ilargiaren argia da koralen erloju biologikoaren erantzule

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ilargiaren argia da koralen erloju biologikoaren erantzule
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Jez Roff, Centre for Marine Studies, The University of Queensland)

Koralen ugalketa beti ilargi beteko gauetan gertatzen dela atzemana zuten zientzialariek. Baina ez zegoen argi zerk lotzen zituen ilargia eta itsas animalia horien ugalketa. Ikerketen bidez, proteina fotosentikor bat aurkitu dute koraletan. Aurkikuntza horrek azalpena ematen dio ugalketa-prozesuaren erregulazioari, koralen bizi-erritmoak argiarekin lotuz.

Erritmo horiek ulertzeko, koralen zelulak aztertu eta kriptokromo proteinak sortzen dituzten geneak aurkitu dituzte zientzialariek. Mota horretako proteinek argiarekin erreakzionatzen dute. Gizakietan eta animalia askotan ere agertzen dira, eta haien erloju biologikoaren antolaketan parte hartzen dute. Izan ere, beste faktore batzuen artean, argiaren arabera antolatua dute erloju biologikoa. Kasu honetan, koraletan aurkitutako kriptokromoak sentikorrak dira gauez ilargiak islatutako argiarekiko. Horregatik, koralen bizi-erritmoak ere argiaren araberakoak direla ondorioztatu dute.

Ikertzaileen ustez, ilargiaren argia da koralen bizi-erritmoak markatzen dituen faktoreetako bat. Ilargi betea dagoenean, koraletako kriptokromoek erreakzionatu egiten dute. Orduan, arrautza- eta esperma-jarioa batera egiten dute arrezifea osatzen duten koral guztiek. Gainera, ilargi beteak sortutako marea luzeek ernaldutako koral-arrautzak itsas hondoan hobeto zabaltzen laguntzen dute.

1
237
2007
12
005
Biologia
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia