}

Menbracidae familiako intsektuen kamuflajea

2011/05/12 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Menbracidae familiako zuhaitzetako intsektu hegalariak mimetismoan maisu dira, kasko handi baten antzeko egiturari esker. Egitura horiek fusionatutako hegoak dira berez, eta Frantziako IBDML institutuko eta CNRS zentroko ikertzailek ikusi dute toraxaren lehen segmentutik hazten direla "hego" horiek. Hori bitxia da oso; izan ere, 300 milioi urteko eboluzioan ez dute halakorik ikusi adituek beste inongo intsektuetan. Gainerako intsektuetan toraxaren bigarren eta hirugarren segmentutik hazten dira hegoak, sekula ere ez lehenengotik.

Menbracidae familiako intsektu horiek, hain zuzen ere, kasko-antzeko egitura horrengatik dira ezagunak. Egitura hori kolore, tamaina eta forma askokoa izan daiteke, eta horri esker, animalia gai da ingurunetik kamuflatzeko edo agresibitate handiagoa duen itxura egiteko, besteak beste.

Irudia: Copyright Nicolas Gompel

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia