}

Indar nuklear bortitzaren teoria

2009/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Indar nuklear bortitzaren teoria
2009/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: G. Roa)

Quarkak elkarri lotuta mantentzen dituen indarraren teoria matematikoa osatu du nazioarteko fisikari-talde batek, tartean Alemaniako Juelich Superkonputazio Zentroak. Indar nuklear bortitza da --fisikaren oinarrizko lau indarretako bat--, eta indar hori azaltzen duen teoriari kromodinamika kuantikoa deritzo. Kromodinamika kuantikoaren oinarri matematikoak zehaztuta, protoiaren eta neutroiaren masak kalkulatu ahal izan dituzte.

Duela berrogei urtetik dakite bi partikula horiek hiruna quarkez osatuta daudela. Eta aspalditik dute fisikari teorikoek teknika bat haien masa kalkulatu ahal izateko: erretikularen kalkuluaren teknika. Hala ere, teknika hori erabili ahal izateko, quarken arteko loturaren eredu matematiko zehatza falta zuten fisikariek. Orain garatu dute hori, eta protoiaren eta neutroiaren masen kalkulu fidagarri bat egin dute lehen aldiz, partikula horien parametro esperimentalik neurtu behar izan gabe. Teknika bera erabilgarria da quarkez osatutako edozein partikularen masa kalkulatzeko ere, hau da, edozein hadroiren masa kalkulatzeko.

1
249
2009
1
013
Fisika; Teknologia
Berriak labur
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia