Inspiraziorako topaketak: Izan ikertzaile eta asmatzaile Bizilaben
2021/04/22 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Erakundea: Bizilabe.
Topaketen iraupena: 1,5 orduko saioak.
Lekua: Bizilabe
Deskribapena: Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan 10-19 urtera bitarteko gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, zientzia eta teknologia proiektuak eginez. Bide horretan, profesionalak ezagutzeko eta enpresa eta ikerketa zentroak bisitatzeko aukera eskaintzen zaie.
Indarguneak:
- ‘Bizilabe-Elhuyar metodologian’ oinarrituta dago proiektua, genero-ikuspegia eta inklusioa kontuan hartuta.
- Ikertzaile profesionalekin – emakumezkoekin batik bat– harremana izaten dute gazteek. Proiektuak garatzeko aholkuak jasotzearekin batera, STEM profesionalekiko izan ditzaketen aurreiritziak hausten dira horrela, batik bat nesken artean.
- Enpresak eta ikerketa zentroak ezagutzeko aukera izaten dute gazteek. Honela, STEM profesio desberdinak bertatik bertara ezagutu eta Bizilaben landu dutena mundu profesionalean nola gauzatzen den ikusten dute.
- Eskualdeko zientzia eta teknologia sarearen inplikazioa bilatzen du, STEM komunitatea eraikiz.
Inspiraziorako topaketa gehiago ikusteko sakatu hemen.
eu es fr en ca gl