Internetarekiko menpekotasuna
1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Iragan otsailean italiar gazte batek Internetean hiru egun jarraian ibiltzearen ondorioz haluzinazioak eta adimen-arazoak izan zituen, erietxera eraman behar izan zutelarik. Sendagileek “Internet-intoxikazio larria” diagnostikatu zioten. Berri honek, bitxia badirudi ere, gizarteko beste arazo bat islatzen du, Interneteko menpekotasunarena hain zuzen ere.
Internet sareak sortutako gaixotasun hau gero eta arazo larriagoa bihurtzen ari da herrialde aurreratuetan eta gero eta kasu gehiago azaltzen ari dira. Jadanik lan-gaixotasuntzat kontsideraturik dago eta menpekotasun hau jasaten duten pertsonak gehienbat gizonak dira, 30 urte ingurukoak, arazo psikologikorik jasan gabekoak eta kultur maila altukoak. Pertsona hauek Interneta bai lanean eta bai etxean erabiltzen dute eta horregatik egunean 10 ordu inguru eman ditzakete Interneten nabigatzen.
Hainbesteraino iritsi gabe ere, ordea, izan daitezke arazo psikologikoak; Tonino Cantelmi Erromako La Gregoriana Unibertsitateko psikiatrak egunero Interneten 5 edo 6 ordu ematea arriskutsua izan daitekeela esan du. Atera kontuak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia