Io-ren konkorra
2007/03/08 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
New Horizons zundak ateratako argazki honetan, Io Jupiterren sateliteak konkorra duela dirudi. Sumendi baten erupzioa da: Tvashtar sumendiaren 290 kilometroko garaiera duen zutabea.
Irudian, beste sumendi baten zutabea ere agertzen da (ezkerrean); aurrekoa baino txikiagoa da –60 kilometroko zutabea du–, eta baita simetrikoagoa ere.
Io gure eguzki-sistemako satelite berezienetako bat da. Gertutik ikusitakoan, harrituta geratu ziren astronomoak Ioren sumendien jarduerarekin. New Horizons-ek ateratako argazki horrek jarduera horren handitasuna erakusten du, zalantzarik gabe.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia