Quickbird satelite berriaren lehen argazkiak
2002/04/04 Elhuyar Zientzia
Longmont-eko DigitalGlobe enpresak beste satelite bat bidali zuen iaz, baina kale egin zuen; oraingoan, ordea, arrakasta lortu dute, urrian jaurti duten Quickbird satelitearekin hain zuzen. Izan ere, otsailean hasi ziren argazkiak jasotzen.
Quickbird -en kamerak 60 cm-ko objektuak bereiz ditzake; berriz, 1999an Denverko dagoen Space Imaging Inc. enpresak bidali zuen Ikonos sateliteak ia 90 cm-ko bereizmena du.
Funtzionamenduari dagokionez, Quickbirdek erabiltzen duen mekanismoa eta fotokopiagailuarena oso hantzerakoak dira, baina oraingoan, lenteak lurrazala ekortzen du.
Beraz, zenbait eremutako ikerkuntzarako lagungarria izango den baliabidea dago martxan. Esaterako, koralezko arrezifeen xehetasun zehatzagoak hartu, hirietako populazioaren hazkunde geldoa aztertu, hirietako mapa hobeak egin edota Antartikako izotzetako pitzaduren denboran zeharreko jarraipena egin ahal izango dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia