}

Irakasleen egitekoak ikasleak gidatzeko

2021/03/10 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

irakasleen-egitekoak-ikasleak-gidatzeko
Arg. Pernan Goñi Olalde

Ikasleek proiektua garatzen duten bitartean, nola jokatu behar dute irakasleek?

  1. Diseinua eta plana: irakasleek hasieratik bukaerara planifikatu behar dute proiektua, ikasleei parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera neurtua emanda.
  2. Curriculumarekin lerrokatzea: proiektua curriculumarekin lerrokatu behar da, ziurtatzeko ikasgaiaren oinarrizko ezagutzak eta konpetentziak landuko direla.
  3. Kultura eraikitzea: esplizituki eta inplizituki sustatu behar dute ikasleen independentzia eta hazkundea. Baita talde-izaera eta jardunaren kalitatea ere.
  4. Jarduerak kudeatzea: ikasleekin batera, lanak eta ordutegiak antolatu behar dituzte, kontrol-puntuak eta epeak ezarri behar dituzte, eta baliabideak bilatu eta erabiltzearekin batera, produktuak sortu eta emaitzak komunikatu behar dituzte.
  5. Ikasleen ikaskuntzarako aldamioak: hainbat tresna eta irakaskuntza-estrategia erabili behar dituzte, ikasle guztiei helburuak lortzen laguntzeko.
  6. Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea: ebaluazio jarraituak eta amaierakoak erabili behar dira, ikasleen ezagutzak, ulermenak eta konpetentziak ebaluatzeko. Gainera, autoebaluazioarekin eta parekoen ebaluazioarekin taldeko eta banakako lana ebaluatuko da.
  7. Konpromisoa hartzea eta aholkuak ematea: ikasleen ikaskuntzan eta sorkuntzan parte hartu behar dute. Beharraren arabera, konpetentziak garatzen eta zuzentzen lagundu behar diete eta animoak ematearekin batera lorpenak ospatu behar dituzte.

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.