Irla berria?
1996/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Erupzio bolkanikoen ondorioz, joan den urtean irla berria jaio zen Zeelanda Berriaren iparrekialdera. Ez dirudi ezer berezirik duenik albiste horrek, izan ere, sumendiek laba, hautsa eta gasak kanporatzen dituztenean sarritan sortu ohi dira irla berriak eta horietariko asko, sortu bezain azkar desagertu ere bai. Badago ordea, irla jaio berriak iraungo duen itxaropena.
Iazko ekainean hasi zen gainazaleratzen eta une honetan, 270 metroko luzera eta 42 metroko garaiera du. Bere osaketa dela medio, itsasoaren erasoei aurre egiteko moduan izango dela uste dute geologoek. Jakina denez, olatuen joan-etorrien higaduraz desagertzen dira normalki irla sortu berriak. Baina, arestian esan bezala, Zeelanda Berriko irla berriaren iraupenaz baikor azaldu da aditu asko. Denborak esango du zein den irlatxo horren patua.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia