}

Iruñeko San Fermin ikastolako gazteek zilarrezko domina jaso dute Milanen ospatutako Italiako zientzia-azokan

2023/03/21 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

iruneko-san-fermin-ikastolako-gazteek-zilarrezko-d

   

2022ko Elhuyar Zientzia Azokan Batxilergoko Teknologia arloko lanik onenaren saria jaso dute San Fermin ikastolako Ane Garcia eta Leire Culla  gazteek ‘Calefactio solaris’ lanagatik, eta horrek eman zien aukera Italiako azokara joateko; asteburu honetan, martxoaren 17tik eta 19ra, Milanen ospatutako  ‘I Giovani e le Scienze’ Italiako zientzia-azoka nagusian hartu dute parte, eta azokako bigarren lanik onenaren saria jaso dute eta zilarrezko domina ekarri dute Iruñera.

Hauxe gazteek ‘’Calefactio solaris’ lanari buruz diotena: “Gaur egungo erregai fosilen gehiegizko erabilerak berezko berotegi efektuaren areagotzea ekarri du aldaketa klimatikoa eraginez. Hau konpontzeko energia berriztagarrien erabilera askoz gehiago areagotu behar dugu. Horretarako arazo honi konponbide bat bilatu nahian eta Nafarroako eguzki irradiazioa kontuan hartuta, eguzki-panel batean oinarritutako berogailu autonomo, jasangarri eta ekonomiko bat sortu dugu.”

Zorionak, neskak, eginiko lanagatik, izandako bizipenagatik, eta lortutako emaitzagatik!

 

 

Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdearen, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología,  Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia