Iruzurgileak lanik gabe uzteko moduko kreditu-txartelak
2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gaur egun erabiltzen diren kreditu-txartelak ez dira oso zailak faltsutzeko, eta horrek, noski, arazo asko sortzen ditu. Baina badirudi AEBetako Media Lab Teknologia Institutuak irtenbide erraza eta merkea aurkitu duela.
Txartel berri horren berezitasuna materialean datza. Izan ere, epoxi erretxina garden batez eginda dago, eta, material horren barnean, beirazko esfera txikiak daude sartuta. Barra-kodea bezala, laserrez irakurtzen da txartela, eta laserraren argiak beirazko esferan jotzen duenean, beste aldeko azalean eredu jakin bat sortzen du. Azal horretan pixelen sare bat dago, eta pixel bakoitzean jasotzen den intentsitateak ematen du seinalea. Seinale hori aurretik gordeta dagoenarekin alderatzen da, eta horrela jakiten da egiazkoa den ala faltsututa dagoen.
Sistema hau informatikan erabiltzen diren kriptografiako metodoetan dago oinarrituta. Bestetik, materialaren izaerak ikaragarri zailtzen du faltsutzea; are gehiago, ezinezkoa da ohiko teknikekin, ezin baita ikusi non dauden esfera horiek guztiak eta tokiz aldatu besterik gabe.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia