Italiako lurrikararen lur-desplazamenduak
2009/04/16 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Duela egun batzuk lurrikara bat izan da Italiaren erdialdean, L´Aquila hiria astindu duena, batik bat. Lurrikara horretan lurra nola desplazatu zen erakusten du Italiako IREA-CNR erakundeak jaso zuen irudiko interferogramak (sateliteetatik jasotako irudi-mota bat). Satelitea 23 graduko angeluan kokatuta zegoen, eta lurrikara aurreko eta ondorengo irudiak jaso zituen. Kolorezko zirkulu antzeko bakoitzarekin, lurraren desplazamendua edo deformazioa irudikatu dute; zirkulu horietako bakoitzak 2,8 cm-ko desplazamendua adierazten du satelitearen norabidean.
Irudia: IREA-CNR
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia