Itsas eremu babestuek klima-aldaketari aurre egiten laguntzen dute
2022/10/25 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Itsas eremu babestuek, bertako animalia eta landareentzat babesleku izateaz gain, eragin positiboa dute klima-aldaketan, besteak beste, karbono gehiago metatzen dutelako. Ondorio hori atera du ikertzaile-talde batek, One Earth aldizkarian argitaratu dutenez.
Itsas eremu babestuek klima-adaketan izan dezaketen onura aztertzeko, 241 itsas eremutan egin diren 22.403 ikerketa-lan berrikusi dituzte ikertzaileek. Eta ikusi dute karbono-metaketa nabarmen handitzen dela babestutako eremuetan. Horrez gain, biodibertsitatea eta bertako bizidunen ugaltze-gaitasuna ere handitu egiten dira, eta baita arrantzaleen etekinak ere. Ikertzaileek nabarmendu dute babes-maila altuarekin soilik lortzen direla onura horiek, eta zenbat eta denbora gehiagoz egon babestuta, handiagok direla onurak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia