Itsas hondoari begira
2006/05/08 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Biologoek espezie ezezagun asko aurkitzen dituzte itsas hondoan bilatzen dutenean. Horren adibide da Census of Marine Zooplankton izeneko proiektua. Estatu Batuetako hogeita zortzi itsas biologo itsasoratu ziren, eta bost kilometroko sakoneran dagoen zooplanktona harrapatzeari ekin zioten. Ondorioz, bostehun espezie inguru bildu, analizatu eta sailkatu zituzten. Analisia, besteak beste, DNAren irakurgailu eramangarri batekin egiten zuten. Hala espezie bakoitza ezaguna zen ala ez itsasontzian bertan jakin zezaketen.
Bildu zuten espezie ezezagunetako bat irudian ikusten da. Kanpai-itxurako animalia ñimiñoa da, eta Hippopodius hippopodius izena jarri diote. Jatorrizko argazkia eta beste hainbat Nature aldizkariaren web gune honetan daude ikusgai.