}

Itsas izarren begiak

2001/08/23 Elhuyar Zientzia


Askotan esan izan da Naturatik zer ikasi ugari daukagula. Eta hori adierazten digu Ophiocoma wendtii itsas izarrean aurkitu berri denak. Izan ere, beren kanpo-eskeletoa moldatu eta lente izugarri zehatzak egin dituzte begi gisa erabiltzeko. Milimetro-hogeiren inguruko diametroa duten kaltzitazko konkortxoak sortu dituzte kanpo-eskeletoaren gainaldean. Konkortxo horiek argia bildu eta nerbio-zelulak hasten diren tokira bideratzen dituzte. Oso zehatz fokatzen dute argia, gizakiak sortutako edozein lentek baino zehatzago, aurkikuntza egin duen Joanna Aizenberg-en arabera (New Jersey-ko Bell Laboratories and Lucent Technologies-ekoa).

Itsas izarrok ozeanoen hondoan toki ilun eta ezkutuak bilatzeko erabiltzen dituzte. Ikertzaileek ez dakite zenbateraino zehatzak diren begiok jaso ditzaketen irudiak. Oraingoz badakite itsas izar hauek argitasuna eta mugimenduen noranzkoa ‘ikusten’ dutela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia