Itsas ugaztunak identifikatzeko softwarea
2005/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Texas-ko Unibertsitatean, AEBetan, itsas ugaztunak identifikatzeko software bat garatu dute. Softwareak hegalen eta isatsaren forma hartzen du kontuan.
Software horri esker, ez dago animaliak etiketatzen ibili beharrik, eta errazago eta zehatzago zenbat daitezke baleen, izurdeen edo itsas lehoien populazioak.
Lehen ere erabili izan dira antzerako teknikak itsas ugaztunak identifikatzeko, baina arazoak zituzten angelu desberdinetatik ateratako argazkiak datu-basekoekin konparatzeko. Software berri honek darabilen eredu matematikoari esker, irudiari bira eman dakioke. Eta, hala, datu-baseko irudien artean antz handiena dutenak aukeratzen ditu. Azken aukera adituaren begiak egiten du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia