}

Itsaslasterra klimari egokitzen zaio

2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Antzinako klimaren erregistroei begiratuta, ikusi dute Ipar hemisferioko klima-aldaketei egokitzen zitzaiola
Atlantikoko itsaslasterra,
Hego hemisferiotik iparraldera doan ur-kantitatearen bidez. Beraz, bi hemisferioen artean mekanismo erregulatzaile bat omen dago, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta Cardiff-eko Unibertsitateko adituen arabera.

Ikerketa honi esker, klima-aldaketaren eraginez Ozeano Atlantikoaren jokamoldea nola aldatzen den ikusten hasi dira.

Jasotako datuen arabera, Ipar hemisferioa berotzen zenean, Hego hemisferiotik iparrera egiten duen lasterrak sakoneko ur gutxiago ekartzen zuen; eta, alderantziz, lasterraren emaria handitu egiten zen Ipar hemisferioa hoztutakoan.

Gaur egun ere antzera jokatzen omen du Atlantikoak, eta berotze globalari egokitzen ari dela diote ikerketa egin dutenek.