}

Itsasontziak, uste baino kutsatzaileagoak

2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Itsasontziak, uste baino kutsatzaileagoak
2008/04/01 | Elhuyar

Itsasoko Nazioarteko Erakundeak (IMO) egin duen kalkulu baten arabera, munduko arrantza-industriak isurtzen duen karbono dioxido kantitatea uste zuten baino askoz handiagoa da. Adierazi dutenez, hegazkinek isurtzen dutenaren bikoitza isurtzen dute itsasontziek: 1.120 milioi tona karbono dioxido urtean, munduan isurtzen den guztiaren % 4. Kalkulu horrek alarma-seinale bat izan nahi du, kudeatzen ez bada % 30 baino gehiago handituko delako 2020 urterako. Hala ere, zaila da itsasontzien sektorea politikoki kudeatzea eta Kyotoko protokoloak ezartzen dituen helburuak betearaztea, itsasontziak mundu osoan zehar ibiltzen direlako, eta komeni zaien herrialdean erregistratzen direlako, ez dagokien herrialdean.

1
241
2008
4
025
Ingurumena; Energia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia