Itsasteko makina ehunentzat
1997/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ehunetako jostura izaten da normalean jantzietan punturik ahulena. Gainera, bi ehun otzen dituen hariak ehunak deformatu egiten ditu. Beraz, bi ehunak “soldaduraz” itsastea askoz ere sendoagoa da, hariak ehunean gurutzatzen ez direlako. Horregatik Olivier Lapidus jaunak Durkopf alemanaren laguntzaz ehunak itsasteko makina prestatu du. Josteko makinaren antzekoa da, baina hariaren ordez azken belaunaldiko kola malguak erabiltzen ditu, ehunak zeharkatzen ez direlarik.
Jantzigintza irauliko duen teknika izango da itsasketa. Azkenaldian emultsioan sakabanatutako kolazko mikroburbuilak ari dira ikertzen eta “sandwich” eran ehun elastikoak elkartu eta zuntzez zuntz itsatsi ahal izango dira, beren ezaugarriak aldatu gabe.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia