}

Itzalaldiaren alde argia

2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikertzaileek, ondorio harrigarriak argitaratu dituzte, 2003ko abuztuaren 14an, 50 milioi biztanle 30 orduz argirik gabe utzi zituen itzalaldi batetatik.

2003ko abuztuaren 14an, 50 milioi biztanle 30 orduz argirik gabe utzi zituen itzalaldi batek AEBetan eta Kanadan.

Abuztuaren 15ean behe-atmosferan bildutako datuak argitaratu dituzte orain ikertzaileek, eta ondorioak harrigarriak dira. Esaterako, airearen poluzioa uste baino askoz gehiago jaitsi zen: ozono-kontzentrazioa erdira jaitsi zen, sulfuro dioxidoa % 90 gutxitu zen, eta Pennsylvania gainean ohikoa den lainoa desagertu egin zen.

Beraz, itzalaldiak gaua are beltzagoa egin bazuen ere, egunez argitasuna areagotu egin zen. Hain zuzen, ikuspena bestela baino 40 km handiagoa izan zen toki batzuetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia