Izar txikiek ez dute lagunik
2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Izar txikiek ez dute lagunik
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Utahskies)
Begi hutsez ikusten diren izar gehienek kidea dute; hau da, bikoteka ageri dira. Batzuetan, bi izar baino gehiago ere egoten dira taldean, eta denek elkarren inguruan biratzen dute. Zehazki, izar handien % 80k bikotekidea du; horregatik, astronomoek uste zuten horixe zela arruntena. Orain, ordea, izar txikiei erreparatu diete, eta ikusi dute gutxiengoak duela bikotekidea. Hain zuzen ere, Esne-bideko nano gorrien hiru laurdenek ez dute lagunik, bakar-bakarrik ageri dira.
Berriak labur
13
1
218
2006
3
035
Astronomia
eu es fr en ca gl