}

Izarren artean arkeologia-lanetan

2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izarren artean arkeologia-lanetan
2008/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: R.J. GaBay)

Astronomiazale batek ateratako argazki honetan, bi gauza ikus ditzakegu: NGC 5097 galaxia eta, haren inguruan, espiral edo arrasto lausoago bat. Bada, arrasto lauso hori orain dela 5.000 milioi urte inguru hil edo desagertu zen galaxia nano baten hondarrak dira, Lurretik 40 milioi argi-urtera daudenak.

Kanarietako Astrofisika Institutuan egiten ari diren ikerketa batean ari dira hori guztia aztertzen. Diotenez, Lurrean egiten den arkeologiaren parekoa da eskuartean duten ikerketa. Hain zuzen, gaur egungo galaxiak nondik nora sortu ziren aztertzen ari dira. Teoria onartuenaren arabera, inguruan dituzten galaxia txikiagoetatik hartzen dituzte galaxiek osagaiak. Horrenbestez, irudiko galaxia nano horren hondarrak Lurrean aurkitu ohi dituzten fosilen parekoak lirateke, orain dagoen NGC 5907 galaxiaren arbasoa baita.

1
242
2008
5
014
Astronomia
Berriak labur
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia