Izkirak seinale fluoreszenteak erabiltzen ditu komunikatzeko
2003/11/14 Elhuyar Zientzia
L. glabriuscula espezieko izkirak seinale fluoreszente horixkak erabiltzen ditu bere lurraldea defendatzeko eta harraparietatik babesteko. Adituek lehendik ere bazekiten lehorreko zenbait animaliak, esate baterako perikitoek, erabiltzen dituztela seinale fluoreszenteak, baina ez zekiten itsas ingurunean fenomeno bera gertatzen dela.
Ikertzaileek behatutakoaren arabera, balizko eraso baten aurrean, izkirak jarrera oldarkorra hartzen du; burua eta toraxa goratzen ditu eta apendizeak luzatzen ditu. Era horretan, bere babes-egiturak ez ezik, argi horia islatzen duten eta argi fluoreszentea igortzen duten markak ere ikusgai uzten ditu.
Itsas ingurunean ez dira erabiltzen kolorezko pigmentuetan oinarritutako seinaleak, uraren ezaugarri optikoak direla eta. Aitzitik, fluoreszentzia ondo transmititzen da, eta, beraz, teknika baliagarria da animalien arteko komunikazioan.
Argazkia: Science
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia