}

Izokinak ibaian gora

1994/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Finlandiako Kemijoki ibaiaren arroan dago basoko produktuen industri kontzentraziorik handiena eta poluzioaren eraginez izokinak ibai honetara etortzeari utzi egin zion.

Azkenaldian ordea, ingurugunea zaintzeko neurriak direla eta, izokina berriz hasi da ibai horretara etortzen. Euskal Herriko zenbait ibaitara ere etorriko litzateke, noski, behar den garbitasun-maila lortuz gero.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia