}

Izokinei jarraika

2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izokinek errekan gora egiten duten bidaia asko ikertu da aspaldidanik. Bidaia horren bukaeran arrautzak jarri eta hil egiten dira, ziklo biologikoa ixteko. Baina ziklo horretan izokin gazteek itsasorako bidaia egiten dute, eta hori ez da horrenbeste ikertu. Itsaso zabalean sartu ondoren, nora joaten dira izokinak?

Izokinei jarraitzea ez da erraza, besteak beste, ur gezatan erabiltzen diren irrati transmisoreek ez dutelako ur gazitan ondo funtzionatzen. Orain, ikertzaile kanadar batzuek transmisore alternatibo bat erabili dute; soinu-uhinak igortzen ditu, eta ur gazitan zein gezatan erabil daiteke (beraz, izokin bati jarraitzeko aproposa da). Transmisore horien bitartez, izokin gazteen bideak zein diren argitu dute ikertzaileek.

Bestalde, Ipar Atlantikoan izokinen populazioak berreskuratzeko, arrain horiek bost urtez ez harrapatzeko hitzarmena sinatu dute Groenlandiako arrantzaleek eta izokinak babesten dituen North Atlantic Salmon Fund erakundeak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia