}

Izotz-geruzen zartadurak iragartzen

2009/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izotz-geruzen zartadurak iragartzen
2009/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: J. Landis/NSF)

Nola jakin mahaitik behera erortzen utzitako katilua hautsiko den edo lurraren kontra errebote egingo duen? Ez da batere erraza galdera horri erantzutea; oro har, oso zailak dira hausturen mekanikaren inguruko problemak. Eta horixe gertatzen zitzaien icebergak nola sortzen ziren jakin nahi zutenei; alegia, ez zuten lortzen ulertzea zeren arabera zartatzen diren izotz-plataformak, eta askatzen diren iceberg deritzegun izotz-puskak.

Pennsylvania Estatu Unibertsitateko talde batek, beste bost erakundetako laguntzaileekin batera, buruhauste hori argitzea lortu du. Susmoa zuten izotz-plataformek barreiatzeko duten joerak eragin handia duela zartaduretan, eta zuten susmoa baieztatu ahal izan dute. Formula bat asmatu dute zartadurak iragartzeko.

Aurretik argitaratutako datuak eta haiek bildutakoak aztertuta, ikusi dute proposatutako hipotesia zuzena dela. Adibide gisa esan dute bi gandorren artean harrapatuta dagoen izotz-plataforma estu bat nekez barreia daitekeela, eta, horrexegatik, zartadurak ere gutxiagotan jasaten dituela.

1
249
2009
1
011
Hidrologia; Ozeanografia
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia