}

Izpi kosmikoak eta izotz-aroak

2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ziklo glaziarrak eta Lurrera iritsitako izpi kosmikoen fluxua erlazionatuta daudela proposatu dute hainbat fisikarik.

Izpi kosmikoen fluxuaren arrastoak ozeano-hondoko jalkinetan daude gordeta.

Hori aztertuta, ziklo glaziarrak eta Lurrera iritsitako izpi kosmikoen fluxua erlazionatuta daudela proposatu dute hainbat fisikarik.

Aurretik, beste zientzialari batzuek proposatu izan dute klima-aldaketa eta izpi kosmikoen arteko erlazioa: izpien fluxu handia dagoenean, hodei gehiago sortzen dira eta atmosfera hoztu egiten da, eta alderantziz. Bada, fisikari horien ustez, izotz-aroen hasieran ere eragina izan zuten izpi kosmikoek.