}

Izurdeen eta emakumeen klitoriak antzekoak dira, anatomikoki zein funtzionalki

2022/01/20 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

izurdeen-eta-emakumeen-klitoriak-antzekoak-dira-an
Bi izurde, kitzikatuta. Arg. Dara Orbach/CC-BY-SA

Izurdeen klitoria aztertuta, zientzialariek ondorioztatu dute emakumeenaren pareko funtzioak dituela, egitura anatomikoak oso antzekoak baitira. Gainera, portaeran ere antzekotasunak behatu dituztela baieztatu dute.

Patricia L.R. Brenan ikertzaileak gidatu du azterketa, eta Current biology aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak, irekian. Gogorarazi dutenez, ernalketa-sasoitik kanpo kopulatzen duten espezieetan, jarduera atsegingarria izaten da emeentzat. Hala gertatzen da, esaterako, gizakien eta bonoboen artean. 

Izurde handiek ere urte osoan zehar kopulatzen dute, eta sexu-jarduerak taldearen harremanak sendotzeko lagungarriak izaten dira. Bestalde, izurde emeek klitoria, dagoen lekuarengatik, kitzikagarria da koitoan. Gainera, ikusi izan dituzte izurde emeak klitoria elkarri kitzikatzen, muturraz edo hegatsaz.

Orain argitaratu duten ikerketan frogatu dute izurdeen klitoriak emakumeenaren (eta zakilen) antzeko egitura funtzional eta sensitiboak dituztela, hala nola, gorputz leizetsuak eta nerbio sentsorialak.

Hortik ondorioztatu dute izurde emeek plazera sentituko dutela kopulatzean eta masturbatzean. Horrez gain, iradoki dute sexu-plazeraren historia filogenetikoa ulertzeak emakumeen orgasmoaren rola argitzen lagun dezakeela.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia