}

Jaiotza urratsez urrats

1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Goian eta ezkerrean izarren hautsa dugu, sortu berria den astroaren inguruan pilatzen dena. Eskuineian berriz, izarrak 1.000 milioi kilometro orduko abiaduraz igortzen duen gas-jario indartsua eta beheko irudia izar berriari dagokio.

Mundura etortzea, jaiotzea ez da zeregin erraza izaten. Ez gizakiontzat, ezta izarrentzat ere. Beheko irudiak ere, Hubble lankide finak eman dizkigu eta bertan ikus daiteke urratsez urrats izar baten jaiotza. Hubble lekuko zela sortu zen izarrak energi igorpen handia egin zuen sortu orduko.

Goian eta ezkerrean izarren hautsa dugu, sortu berria den astroaren inguruan pilatzen dena. Eskuineian berriz, izarrak 1.000 milioi kilometro orduko abiaduraz igortzen duen gas-jario indartsua jaso du Hubblek. Beheko irudia izar berriari dagokio, bere inguruan 6.000 milioi kilometroko luzera duen gas-jarioa ikus daitekeelarik. Horren ondoan, huskeria dirudite animalion nekeak!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia