Japoniak irla bat eraiki nahi du
1991/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hemendik hiru urtera Japoniako artxipelagoak irla bat gehiago izango du; gune turistikoak, itsas haztegiak eta ikerketa-zentruak izango dituen plataforma laster hasiko bait dira eraikitzen.
Irlak txori erraldoi baten itxura izango du. Altuera 30 m-koa eta luzera 320 m-koa izango dira. Hegal-luzera 560 m-koa izango da. Itsasuntzientzat 800 m izango dira, beraz 80 arrantzuntzi kabituko dira hango kaietan. Arrantzaleek 200 logela eta turistek 1.000 logela izango dituzte.
Heliportua, merkatal gunea, piszina, aquariuma eta hitzaldi-areto erraldoia ere eraikiko dira. Irla artifizial honen kokalekua ez da oraindik aukeratu, baina 50 eta 150 m bitarteko sakonera duen uretan egin ahal izango da, beti ere ur hauek bareak baldin badira.
Sostengatzeko gune bat bakarrik izango du eta 3 m-ko altuerako olatuei aurre egiteko gai izango da. Olatuen energia, plataformaren aurre aldean eraikiko den zentral baten bidez aprobetxatuko da irlak beharko duen energia lortzeko. Azkenik, proiektu honen kostua 500.000 milioi pezetakoa izango dela adierazi behar da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia