Japoniako istripuaz eta energia nuklearraz
2011/03/15 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Japoniako zentral nuklearrean gertatzen ari den krisiaren harira, hona hemen, alde batetik, momentuan gertatzen ari denari buruzko informazio gaurkotua duten iturrien bilduma bat, eta, bestetik, Elhuyarren energia nuklearrari buruz argitaratu dugunaren bilduma. Artikulu berezi bat prestatzen ari gara, aldi berean. Osatu ahala argitaratuko dugu Zientzia.net-en. Hondakin erradioaktiboen kudeaketari buruzko erreportajea (Elhuyar aldizkarian eta Teknopolisen)
Fukushima Dai-ichi zentral nuklearra. martxoaren 14ko argazkia
Iturria: DigitalGlobe
Japoniako istripu nuklearrari buruzko iturriak:
- BBCren grafikoa, istripua pausoz pauso Nature aldizkariaren atal berezia Twitter jarraituenak IAEAren azken berriak Japoniako Segurtasun Nuklearraren Agentzia Noticias.lainformacion.com: Al minuto: situación de los reactores en la central de Fukushima Nuclear Science and Engineering at MIT
(MITeko Zientzia Nuklearren Saila blog honen bidez ari da informazio teknikoa zabaltzen eta jarraipena egiten)
Elhuyar aldizkarian energia nuklearrari buruz argitaratutako batzuk (ordena kronologikoan):
- Nuklearrik... bai? / 2007/12/01
Energia nuklearraren alde, edo aurka? Azkenaldian, eztabaida berpiztu egin da, energia-arazoaren irtenbidea zentral nuklearrak jartzea izango dela uste baitute zenbait adituk. Eta arrazoiak ematen dituzte: ekonomikoak, ingurumenekoak eta politikoak, besteak beste. Ikusteko dago nahikoa izango diren gehiengoaren iritzia aldatzeko eta zenbateko eragina izango duen horretan krisiaren larritasunak, baina, dagoeneko, industria nuklearra etorkizunera begira jarri da. Igor Peñalva fisikari nuklearri 2007an Norteko Ferrokarrilean egindako elkarrizketa - EANAko (Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia) presidente Abel Gonzalezi 2002an egindako elkarrizketa: Abel González: "Gobernuek ez dute azaldu energia nuklearra erabiltzeko behar adinako ardura dutenik" / 2002/07/01
Erradiazioetatik Babesteko Espainiako Elkartearen (SEPR) IX. Kongresua zela eta, Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen Abel González, eta harekin hitz egiteko aukera izan genuen. Haren ustez, mundua era egokian hornitzeko energia nuklearra da orain arte dagoen aukerarik onena; baina horretarako erantzukizun handia behar da, eta gaur egungo gobernuek ez dute arduratsu jokatu orain arte. Energia nuklearra behar dugu? - Zentral nuklearrak. Itxi eta gero, zer? / 2000/12/01
Jarduera industrial gehienetan erraza eta nahiko merkea da lantegi zaharrak eta zaharkitutako tresneria suntsitzea. Tartean energia nuklearra badago, ordea, erradioaktibitatea dela eta, prozesua asko korapilatzen da. Itxi ondoren, zentral nuklearrak elektrizitate-iturri baliotsua izateari utzi eta altzairu eta zementuzko hondakin erradioaktibo bilakatzen dira. Txernobilen azken arnasa / 2000/12/01
2001eko ekainean, Physics World aldizkariak (16-20 orr.) 'Energia nuklearra behar dugu?' izenburupean eztabaida interesgarri bat plazaratu zuen. Goi-mailako bi adituk hartu zuten parte: Peter Hodgson fisikari nuklearrak baietz dio. Dennis Anderson ekonomialariak dio lehenago aztertu beharko genituzkeela energia berriztagarrien eta beste energia-moten aukerak. Gaiak duen gaurkotasuna eta garrantzia direla eta, eztabaida hori euskaraz eskaintzea erabaki dugu, Physics World aldizkariaren baimenaz.
Elhuyarrek landutako oinarrizko eduki entziklopedikoa:
- Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entzikopedikoa Energiaren Hiztegia Erreaktore nuklearrari buruzko artikulua Energiaren Hiztegian Erreaktore nuklear baten eskema
Informazio gehigarria:
- 300 urterako ondare erradioaktiboa / 2008/12/01 (Elhuyar aldizkaria)
El Cabril Enresaren lursail bat da. Kordoban dago, Albarrana mendialdean, artez eta pinuz jositako muinoen artean. Hara daraman bidean, ez da zaila oreinak eta beste animalia basati batzuk ikustea. Iritsi baino 12 kilometro lehenago, sarbide mugatuko errepide pribatua dela adierazten du kartel batek. Ez da erradioaktibitatea aipatzen, baina, han, erradioaktibitate-maila ertaineko eta txikiko hondakin nuklearrak gordetzen dira. Gu bisitan izan gara, eta hondakin horiek nola gordetzen eta kontrolatzen dituzten erakutsi digute.
Hondakin erradiaktiboen biltegia / 2008/10/22 / (Teknopolis)
Euskal Herriko elektrizitate-ereduari buruzko erreportajea Elhuyar aldizkarian:
Euskal Herrian, elektrizitatea sortzeko eredu bat baino gehiago dago, baina sortzen dena ez da nahikoa kontsumoari erantzuteko.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia