}

Jasangarritasunaren iceberga

2024/02/21 Elhuyar

jasangarritasunaren-iceberga
Arg. Pernan Goñi

Ekonomia ez da barne-produktu gordinari eta merkatu finantzarioei soilik lotutako jarduera bat. Ekonomia da bizitzeko dauden baliabideak eta egin beharreko lanak banatzeko modu bat, gizartearen ongizatea lortzea helburu duena, betiere. Eta ez dirudi egungo eredua jasangarria denik, kapitalismoak ez baditu ekuazioan sartzen produktibitatea eta merkatu finantzarioak sostengatzen dituzten zaintza-lan guztiak.

Produktibitatearen jasangarritasunaren icebergak erakusten du bizitzan oinarrizkoak diren prozesu gehienak ikusezin bihurtzen dituela, bigarren mailakoak balira bezala.

Ez badugu zalantzan jartzen kontsumo-eredu honetara eraman gaituen sistema ekonomikoa, nekez aterako gara arazotik. Bizitza sostengatzen duten lan guztiak azalera atera eta aintzat hartzen dituen bestelako sistema ekonomiko bat eraiki beharko da, jasangarria izango bada.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia