Kable bidezko sareen zerbitzuak herrixketaraino
2003/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
R eta Euskaltel enpresek aurkeztu duten CELERIA proiektuak gaur egun gizarte- eta demografia-arazoengatik kablearen zerbitzuak jasotzen ez dituzten guneetara heltzea du helburu. Etxe denetan zerbitzu berak jaso ahal izan ditzaten irrati uhinak erabiliko dituzte. Orain arte, Euskaltelek teknika hori hirigune handietatik urrun dauden herrixketan erabili du.
CELERIA proiektuaren bidez herrixka horietako etxeetan telebista digitala ikusten ahalko dute, kablemodem bidez banda zabaleko Interneterako sarbidea izango dute eta IP telefonia erabiltzen ahalko dute.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia