Kablerik gabeko igogailua
1997/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Schindler etxeak prestatu duen igogailu berriak, gora igotzeko kableen ordez, lau gurpil erabiltzen ditu. Izan ere, Schindlermobile igogailuak poliuretanozko lau gurpil ditu etxeetan bertikalki gora joateko, baina eraikinak gehienez zazpi pisukoa izan behar du.
Aluminiozko errail bertikalen artean dago igogailua eta lau gurpilei kabinaren azpian finkatutako motore/erreduktore taldeak eragiten die. Gurpilak malguki indartsuz daude errailetara itsatsita. Hain zuzen errailak grabatuta daude eta ateratako zimur horiek dira kabinaren pisuari eusten diotenak. Errailetan olioa baldin badago ere, ezinezkoa da kabina behera erortzea.
Igogailu hau oso merkea da eta gehienez bi egun behar dira instalatzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia