}

Karbono erradiaktiboaren bidezko datazioa doitu dute

2010/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Karbono erradiaktiboaren bidezko datazioa doitu dute
2010/03/01 | Elhuyar

Kalibraketa-kurba berri baten bidez, karbono erradiaktiboaren bidezko datazioa doitu egin du INTCAL nazioarteko ikerketa-taldeak.

Karbono-14aren metodoa landareek nahiz animaliek atmosferako karbono dioxidotik absorbatzen duten karbono-14 erradiaktiboaren neurketetan oinarritzen da. Baina atmosferako karbono-14aren kontzentrazioa aldatu egiten da eguzki-jardueraren eta Lurreko eremu magnetikoaren arabera. Horrenbestez, karbono-14aren bidezko datazioan kontuan izan behar dira aldaketa horiek, eta horretarako ezinbestekoa da gorabehera horiek kontuan hartzen dituen kalibraketa-kurba bat.

Hainbat urte daramatza INTCAL ikerketa-taldeak kalibraketa-kurba hori kalkulatzeko lanetan. 2004an argitaratu zuten kurbak 26.000 urte arterainoko datazioetarako balio zuen. Orain 2004koa baino zehatzagoa den beste bat argitaratu dute Radiocarbon aldizkarian, eta 50.000 urte arterainoko datazioetarako balio du. Kurba berri horrek gizakion eboluzioaren inguruko zenbait kontu argitzen lagun diezaieke ikertzaileei, hala nola klima-aldaketaren eragina gizakion moldaeran eta migrazioetan.

1
262
2010
3
016
Paleontologia
Albisteak
16

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia