}

Katu-begia

2002/09/17 Elhuyar Zientzia

Katu-begia, horrela deitzen diote astronomoek NGC 6543 deritzon planeta-nebulosari.

Planeta-nebulosa ezagunenetakoa da eta oso interesgarria da zientzialarientzat, erdigune oso simetrikoa daukalako. Gainera, nebulosetan oso ohikoa ez den halo handia du. Guztira hiru argi-urteko diametroa du eta material gaseosoz osatzen da.

Irudi hau Kanariar Irletako Nordic Optical Teleskopioarekin hartu da. Horrelako argazki guztiak txuri-beltzean hartzen dira eta koloreak argazkia hartu ostean gehitzen dira. Kasu honetan, kolore gorriak nitrogeno-atomoak adierazten ditu eta kolore urdin-berdeek oxigenoa.

Planeta-nebulosak Eguzkiaren antzeko izarren bizitzaren azken fasea dira eta 10.000 urte irauten dutela uste dute astronomoek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia