Katu-begia nebulosak Eguzkiaren etorkizuna iragar dezake
2017/02/03 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Katu-begia nebulosa Hubbletik Arg. NASA, ESA, Hubble, HLA; Birprozesatzea eta copyrighta Raúl Villaverde
Argazkian, Katu-begia nebulosa ageri da; NGC 6543 deritzon planeta-nebulosa. Eguzkiaren antzeko izarren bizitzaren azken faseak dira planeta-nebulosak. Argazkiak, beraz, Lurretik hiru mila argi-urtera dagoen izar honen bukaerako fasea irudikatzen du. Hubble teleskopio espazialak hartutakoa da. Hubblek ematen duen informazioa oso garrantzitsua da Katu-begiaren nebulosaren eboluzioa ezagutzeko, eta, ondorioz, lagungarria izan daiteke gure Eguzkiaren etorkizuna aurreikusteko. Izan ere, Eguzkiak ere eboluzio lainotsua izango du, baina bost mila milioi urte barru edo.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia